INFO
Irungo Tokialai ikastetxean izan ginen Zigor DZ eta biok 2005. urtean. Hip-Hop mugimendua ezagutarazi, gure burua aurkeztu eta maila praktikoago batean, disko jartzaileen teknikak (skratxa barne) eraustea bilatzen genuen.

Zigor Dz eta biok, musika ulertzeko dugun modua azaltzen.

Zigor DZ maixuak skratxaren magia erakusten Unairi.
Horrekin batera, erakustaldi txikia ere izan zen, gurekin aurrez Hip-Hop egunetan aritu zen eta ikastetxe horretako ikaslea zen Unai-ren emanalditxoarekin. Unai, rap musikarekin maitemindutakoa gazteak, rapa abesteko gaitasun nabarmena erakutsi zuen oso gaztetatik eta horrela baieztatu ahal izan genuen gurekin aritu zen saioetan.

Unaik bere trebezia erakutsi zuen gelakideen aurrean.
Eskerrik asko Toki Alai ikastetxeko arduradun eta ikasleei, horren adi eta pazientziarekin gure saioa aguantatzeagatik :-)

Ikasleek jarrera eredugarria izan zuten emanaldian zehar. Eskerrik asko guztioi.














